Bazkideak
Iraultza ezin da bakarrik egin. Argi daukagu eta egunero aldarrikatzen dugu. Interdependentzia ez da lelo eder bat: munduan egoteko gure modua da.
Horregatik zarete beharbeharrezkoak bazkideak: sistemak oraindik bere gain hartu gabekoari eusten dion inurrisarea, proiektu hau gehien behar den lekutik bultzatzen duena. Abiadura bizian hazi da Iñurri (gure lantaldea baino azkarrago). Zoragarria da, bai. Baina horrek, era berean, oinarri sendo bat eskatzen digu akonpainatzen eta taburik gabeko espazio eraldatzaileak eta feministak sortzen eta zabaltzen jarraitu ahal izateko. Minbizia beste modu batean bizi eta lagundu ahal izateko.
Bazkidetzea komunitate bizi, ahalduntzaile, feminista eta pink baino punkago baten parte egitea da. Maitasunez bildutako komunitate baten parte izatea.Komunitate honetan, tupper bat hizkuntza unibertsala dela ulertzen dugu eta, egunero-egunero, pazienteen eta euren bidelagunen bizitza hobetzen saiatzen gara. Eta, noski, abantaila batzuk ere izango ditu proiektu honen alde egiten duenak.
Iñurri ez delako sarerik gabe. Eta iraultza hau, elkarrekin egingo dugulako… edo ez delako egingo. Bazatoz?