Zeinentzako da erretiroa?
Minbizia jasaten ari diren emakumeentzako da erretiroa. Minbiziaren atzean, orokorrean, uste dena baino mundu zabalagoa dago. Horregatik, gaixotasunak inposatzen duen isiltasuna hautsi nahi dugu, mamuak zokoratu eta tabu diren gaiak azaleratu eta landu.
Guretzako, minbizia jasaten eta jasan dugun emakumeentzako, bideratuta dagoen erretiro hau sendagai emozional bat izateko sortu da, emakumeengandik eta emakumeentzat. Minbiziari lotutako korapiloak gainditzeko ekarpena egin nahi dugu, gure esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratu; urteetan ukatu zaion presentzia aldarri izanik eta espazio seguru bat eskaintzeko.
Erretiro paregabe, esperientziazko eta berritzaile honek zainketarako espazio bat sortu nahi du, errespetua eta entzute aktiboa bermatzen duena minbizia bizi izan duten edo bizitzen ari diren emakumeentzat.
Hainbat jarduera eta dinamikaren bidez, autoezagutza eta minbizia duen emakumeen ahalduntze globalala lortu nahi da. Horretarako tresnak eskainiko dira, prozesuan lagundu eta beldurrak eta kezkak komunikatzeko gune seguru bat eskainiko da. Egoera berean dauden emakumeen arteko sare bat sortzea da xedea, bizipenak partekatzea; epairik gabe eta bizi-plazerra jarduera guztien oinarrian jarrita.
Zein jarduera antolatzen dira erretiroan?
Erretiroko lan-taldea arlo ezberdinetako adituek osatzen dute: fisioterapeuta onkologikoak, zoru pelbikoko fisioterapeutak, psikologoak, nutrizionistak, sukaldariak eta yoga irakasleak. Beraiekin batera diseinatutako egitarauak konpetentzia hauek lantzen ditu:
- Emozio- eta bizi-laguntza
- Autoezagutza integrala
- Minbizia duen emakumearen ahalduntzea
- Gaixotasunak iraun bitartean eta ondoren izaten diren beldurrak lantzea
- Aldaketa ulertzea, lehengo ni-a maitatzea eta oraingo ni-a ulertzea
- Askapen emozionala yoga eta meditazioaren bidez
- Autozaintzaren garrantzia
- Entzute aktiboa
- Gorputzaren ezagutza.
Non da erretiroa?
Olzako Jauregia 2020ko ekainean ireki zen. Zuen zain dago leku berezi, bakar eta diskretu bat, denak elkartzeko pentsatua. Familia handiak biltzeko, kirol kontzentrazioetarako, erretiroetarako, enpresa-bileretarako, eta baita Nafarroan,
Olzako Jauregia – Cendea de Oltza – udalerri zaharrean kokatzen da. Erdi Aroan zehar hiribildu noble izan zen herri hau, eta gaur egun ere landa-paisaia eder eta iraunkorra gordetzen duena