Zatoz Iñurri eguna gurekin ospatzera!

Zer da Iñurri eguna?

Bost urte dira proiektu honi hasiera eman genionetik, bost urte eta milaka abentura. 10.000 pertsonako sarea eta emakume zoragarriz osatutako tribua. Miloi bat emozio bizi izan ditugu denbora honetan eta hau dena inguratzen diguzuen guztioi esker izan da. Horregatik badator lehenengo IÑURRI EGUNA!

 

Beste behin ere zuen babes eta laguntza nahi eta behar ditugu, egun solidario hau zuekin ospatu nahi dugulako. Borobildu beraz gorriz IRAILAK 7a iñurriko egutegian eta beti diogun bezala: zer egingo degu ba…

HIL ARTE…BIZI!

Iñurri egunerako pack bereziak nahi ditut

Yoga eta gosaria

Goiza yoga saio batekin hasiko dugu, Olatz Berasategiren eskutik. Bukatzerakoan Ore Ama, Txalaka eta Tolosa jatetxeak prestatutako gosariaz gozatzeko aukera izango dugu.

Ordua: 9:30h-11:30h.
Lekua: Usurbilgo Frontoiean.
Prezioa: 18€
Aforoa: Gehienez 30 lagun 

Deskriapena: Olatz naiz, Ama Yoga proiektuaren sortzailea eta bertako irakaslea. Ordu eta erdiko yoga saio honetan, arnasketarekin eta arretarekin lan egingo degu, lasaitasun eta konzentrazio jarrera batetik abiatuta. Saioaren helburua norbere buruarekiko zaintza izango da, bere muga fisiko zein mentalak besarkatuz.

 

 

Serigrafia tailerra

Iñurri egunerako diseinatutako lamina bat serigrafiatuko dugu Beñat Iraolaren laguntzaz.

Ordua: 11:30h-13:00h.
Lekua: Potxoenean (Sotoa).
Prezioa: 16€
Aforoa: Gehienez 15 lagun 

Deskribapena: Serigrafia eta esku lana uztartuz gaur egun bere ogibide diren bi proiektu garatu ditu Beñatek, Zatzaizkit eta Arrugado Studio. 0tik hasi eta estanpazio teknika bere kasa ikasi ondoren, orain sormena, prozesu kreatiboa eta produktu ezberdinen estanpazioa garatzen ditu egunerokotasunean. Tailer honetan serigrafiaren nondik norakoak azaldu, eta egun honetarako zehazki sortutako ilustrazio baten estanpazioa burutuko du parte hartzaile bakoitzak Beñaten laguntzaz. Estanpazioa paperean egingo da eta parte hartzaile bakoitzak lamina etxera eraman ahal izango du.

 

Belarritakoen tailerra

Belarritako personalizatuak sortzeko tailerra Ebonyren laguntzarekin.

Ordua: 11:30h-13:00h.
Lekua: Potxoenean (Proiektore gela).
Prezioa: 22€
Aforoa: Gehienez 12 lagun 

Deskribapena: Ebony naiz, Tai Day Studio proiektuaren atzean dagoena. Tailer honetan buztin polimerikoz egindako bi belarritako pare egiteko aukera izango dugu. Kolore eta forma aniztasuna erabiliz, bakoitzak bere pieza esklusiboak sortuz.

Hitzaldiak

Heriotza eta dolua

Ainara Urdapilletarekin.

Mindfulnessa, orainean arreta jarrriaz egoteko gaitasuna da. Momentuz momentu, gure barnean gertatzen den guztia sentitzeko gaitasuna, balorazio eta epairik gabe. Gaitasun hau, arreta ariketen bidez garatu daiteke eta onura garrantzitsuak ditu ongizate psikologikoan.
Hemendik abiatuta heriotza eta dolua aztertuko ditugu hitzaldi honetan.

Feminismoa

Maider Galardi eta Nahia Intxaustirekin.

“Ikuspegi feminista” diogu, baina gure gorputzean daramagu berez: azalean, mundu hau habitatzeko moduan eta aukeretan, jasaten dugun biolentzian, gorputz atalak kendu edo jartzeko exigitzen digutenean, gaixo nola egon behar garen agintzen digutenean. “Gorputzaren autodeterminazioa” diogu, eta prozesu hauetan askotan erabakitzeko tarte txikiarekin geratzen gara. Ala agian ez da guztiz hala? Zein baliabide indibidual eta kolektibo ditugu honi aurre egiteko? Zein dira gure erresistentziarako estrategiak? Nola egiten diegu aurre gorputz hauetatik aurkako egoerei?

Gorputz batetik bestera, mundu honetan egoteko era batetik bestera, Maider Galardi ikerlari eta kazetariak eta Nahia Intxausti EHUko irakasle eta Inurrikideak solasaldia egingo dute minbiziari feminismotik nola heldu hausnartzeko.

Sexualitatea

Maria Lopez Altunarekin.

Norberak bere burua ulertzea, albokoa ulertzea, hark gu ulertzea, gertukoekin harreman goxoa izatea… maiz ez da nahi bezain erraza. Are zailagoa izan daiteke gugan, eta ondorioz ondokoarengan, aldaketa anitz tarte laburrean ematen direnean (minbiziaren eta haren tratamenduaren ondorioak direla medio). Lehen izan ginenera, egiten genuenera itzultzen saiatzen gara arrakastarik gabe, bizitzan atzerantz egitea ez baita posible. Aurrera nola egiten dugun, horretan dago gakoa.

 

Heriotza eta Dolua
Sexualitatea
Feminismoa

Bazkaria eta
monologoa

 

Eguerdian Usurbileko frontoiean elkartuko gara bazkaltzeko eta bazkaria bukatzerakoan Olatz Mercaderren monologoaz (Aitziber Garmendiaren gidaritzapean) gozatzeko aukera izango dugu.

Menua:
Pasta entsalada + albondigak + gazta tarta.
*Menu beganoa eskatzeko aukera egongo da.
*Glutenik gabeko aukera egongo da.
*Ogia, sagardoa eta ura.

Prezioa: 18 €
Aforoa: 300 lagun
Lekua: Usurbileko fontoiean
Ordua: Bazkaria 14:00.  Monologoa 16:00

Iñurri egunerako pack bereziak nahi ditut

Kontzertuak

Elektropottotte
Idoia Asurmendi
Eñaut Elorrieta
Rukula

Elektropottotte

Euskal Herria dantzan jartzeko sortuturako elektrotxaranga gara eta marratxeoa eta giro ona ditugu oinarri

Idoia Asurmendi

* Akustikoan

Aramaioarra, kantautorea. Ordu erdi inguruko bakarkako kontzertu honetan, “ilun eta abar” eta “de amar y desandar” diskoetako zenbait kantu aurkeztuko ditut formatu akustikoan, pianoaren eta gitarraren laguntzarekin. 

Eñaut Elorrieta

* Akustikoan

Gernikarra, kantautorea. Bere ibilbide osoko hainbat kantu eskainiko ditu gitarra lagun.

 

Rukula

Musikalki, Rukula taldea rock instrumentalean oinarritutako doinu dantzagarri eta zoroen koktel-ontzia da. 2014an hasi ziren lanean eta hiru disko kaleratu dituzte aldi horretan. Aurten estudioko hirugarren lana aurkeztuko dute, Traganarru.

Lan hau Andoaingo Studios Garaten grabatu da, Martxel Arkarazo taldeko baxu-jotzaile eta soinu-teknikariaren aginduetara. Bertan, etiketa bakar batean sailkaezinak diren zortzi abesti sartu dira. Rukula zuzenekoetan lehertzeko prest dagoen banda bat da!

 

0
    0
    Zure saskia
    Zure saskia hutsik dagoItzuli dendara
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.