Iñurri

a

Metastasia dutenentzako
talde terapia

Minbizi metastasikoa duten pertsonentzako talde-terapiak giza kalitate eta segurtasuna nagusi diren espazio bat eskaintzen du, parte-hartzaileek beren bizipenak, emozioak eta hausnarketak partekatu ditzaketen espazioa,  diagnostiko eta gaixotasunarekin bizitzearen esperientziaren inguruan.

Minbizi metastasikoarekin bizitzea ez da soilik tratamenduaren ondorio fisikoei aurre egitea: emozio sakon eta intensoekin bizitzea ere badakar, hala nola beldurra, tristura, ziurgabetasuna edo frustrazioa. Testuinguru honetan, talde-terapiak hitzez adieraztea hain zaila den horri leku bat eskaintzen dio, minari aurrez begiratu eta izendatzeko aukera eta, aldi berean, hauskortasunean ager daitezkeen konekxio eta une berezi hauei arreta emateko aukera ere bai.

Taldearen ezaugarri garrantzitsuenetako bat, bakoitzaren egia eta espeientzia pertsonaletik partekatzeko aukera da. Bertan, beldurrak, doluak, haserreak edo itxaropenak adierazteko aukera izango da, antzeko bidea egiten ari diren pertsonen aurrean, beti ere ulertua izango denaren segurtasunarekin. Esperientzia partekatuek bakardade emozionala arintzen laguntzen dute, eta komunitate, elkartasun eta babes sentimendua sortzen da.

Psikologiaren alorretik, taldeak espazio egituratu bat eskaintzen du, gizartean hitz egiteko zailak diren gai batzuetaz aritzeko: heriotzari beldurra, autonomiaren galera, harreman afektiboetan izandako aldaketak, gorputzaren eraldaketa, edo legatu edo ondarea  uzteko desioa. Terapeuta espezializatu baten gidaritzapean, gai horiek errespetuz, goxotasunez  eta babesez landuko dira, adierazpen sinboliko eta emozioen lanketaren bitartez.

Helburua da zentzua, oraina eta bizitzeko aukera dauden uneak sustatzea. Iragankortasunaren kontzientziak esker ona, barkamena, ondarea eta espiritualtasuna lantzea, beti ere bakoitzaren erritmo eta beharrak errespetatuz.

Ainara Urdapilleta

Ainara Urdapilleta psikologoak gidatutako tailerra. Dolu eta galeretan espezialista, mindfulness eta konpasioan aditua.

• Psikologian graduatua (UNED), osasun eta psikologia klinikoan espezializatua.

• Filologia Klasikoan lizentziatua (EHU).

• Osasun Psikologia Orokorreko Masterra (EHU).

• Psikologia Kliniko Aplikatuko Masterra (Europako Psikologia Aplikatuko Institutua).

• Doluan counseling (IPIR, Dolu eta Galera Institutua, Alba Payásek zuzendua).

• Dolu eta galeren esku-hartzea (IPIR, Dolu eta Galera Institutua).

• Dolu luzatuaren prebentzioa eta esku-hartzea (amaitzen) (IPIR, Dolu eta Galera Institutua).

• Mindfulness espezializazioa (Zaragozako Unibertsitatea, Javier García Campayo).

• Bitartekaritza eta gatazken konponbide ikastaroa (Espainiako Bitartekaritza Elkartea).

Informazio praktikoa

Hasiera data: Taldeko partaideekin adostuko da.

Ordutegia: Ostegunero 15:00-17:00

Lekua: Iñurriren lokalean (Pauma) Usurbil

Saio kopurua: 10 saio.

Plaza kopurua: 10 (Oraingo taldean sartzen ez direnak itxaron zerrenda batean gordeko dira hurrengo taldeetarako)

Kostua: Iñurriko bazkideentzako 40€. Iñurriko bazkide ez direnentzako 60 € (Berezko kostu erreala 200€ pertsonako)

Landuko ditugun gaiak

  • Nor naiz orain?
  • Gaixotasunarekin bizitzea
  • Gorputza eta mina
  • Harremanak eta bakardadea
  • Heriotza eta dolua
  • Helburuak eta lehentasunak berreraikitzea
  • Beldurrak izendatzea
  • Zentzua eta une esanguratsuak
  • Eguna eta denbora
  • Ondarea eta arrastoa
  • Askatasuna eta aukerak
0
0
Zure saskia
Zure saskia hutsik dagoItzuli dendara
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.