Tratamentu faserako
talde terapia
Minbizia duten pazienteentzako talde-terapiak espazio seguru eta enpatikoa eskaintzen du, minbizi prozesuan dauden pertsonek, diagnostikoarekin zein tratamenduarekin lotutako erronkekin lotutako euren esperientziak parteka ditzaketen lekua. Terapiaren modalitate hau tresna indartsua da laguntza psikologiko eta emozionala eskeintzeko, bizitzako une gogorrenetako bati aurre egiten diotenentzat. Minbizia ez da gorputzean bakarrik eragiten duen gaixotasun larria; alde psikologiko eta emozionalean ere eragiten du; bakardadea, antsietatea, beldurra eta depresioa sor ditzakelarik Talde-terapia babesgune bat da, antzeko esperientziak jasan dituzten pertsonek osatutako gune seguru bat.
Terapeuta espezializatu baten gidaritzapean, honako gai hauek jorratzen dira: heriotzaren beldurra, tratamenduaren ziurgabetasuna, nortasunaren aldaketak eta gaixotasunak familiako harremanetan dituen eraginak. Gainera, taldeak aurre-egiteko estrategiak, erlaxazio-teknikak eta estresa kudeatzeko tresnak partekatzeko espazioa eskaintzen du, eta horrek erresilientzia handitzen du.
Talde-terapiak osasunaren ikuspegi integrala eskaintzen du, burua eta gorputza konektatuz. Tratamendu medikoa sendatzeko funtsezkoa bada ere, ongizate emozionala ezinbestekoa da sendatze orokorrerako. Terapia emozioak, pentsamenduak eta kezkak lantzeko espazio gisa baliatuz, bizi-kalitatean hobekuntza nabarmena ekar dezake, eta pazienteek euren egoerararekiko kontrol handiagoa senti dezakete.
Ainara Urdapilleta
Ainara Urdapilleta psikologoak gidatutako tailerra. Dolu eta galeretan espezialista, mindfulness eta konpasioan aditua.
• Psikologian graduatua (UNED), osasun eta psikologia klinikoan espezializatua.
• Filologia Klasikoan lizentziatua (EHU).
• Osasun Psikologia Orokorreko Masterra (EHU).
• Psikologia Kliniko Aplikatuko Masterra (Europako Psikologia Aplikatuko Institutua).
• Doluan counseling (IPIR, Dolu eta Galera Institutua, Alba Payásek zuzendua).
• Dolu eta galeren esku-hartzea (IPIR, Dolu eta Galera Institutua).
• Dolu luzatuaren prebentzioa eta esku-hartzea (amaitzen) (IPIR, Dolu eta Galera Institutua).
• Mindfulness espezializazioa (Zaragozako Unibertsitatea, Javier García Campayo).
• Bitartekaritza eta gatazken konponbide ikastaroa (Espainiako Bitartekaritza Elkartea).
Informazio praktikoa
Hasiera data: Taldeko partaideekin adostuko da.
Ordutegia: Asteazkenero, 15:00-17:00.
Lekua: Iñurriren lokalean (Pauma) Usurbil
Saio kopurua: 10 saio.
Plaza kopurua: 10 (Oraingo taldean sartzen ez direnak itxaron zerrenda batean gordeko dira hurrengo taldeetarako)
Kostua: Iñurriko bazkideentzako 40€. Iñurriko bazkide ez direnentzako 60 € (Berezko kostu erreala 200€ pertsonako)
Zeintzuk dira helburuak?
- Diagnostikoari aurre egitea.
- Beldurra eta antsietatea kudeatzea.
- Tratamendua erronka fisiko eta emozional gisa.
- Nortasun-galera eta norberaren berraurkikuntza.
- Harreman interpersonalak tratamenduaren garaian.
- Espiritualtasuna eta bizitzaren zentzua.
- Nekea eta agotamendu emozionala.
- Aldaketa fisiko eta emozionalak onartzea.
- Erresilientzia zailtasunen aurrean.
- Heriotza eta dolua.
- Bizitzaren helburuak eta lehentasunak berridaztea.
- Talde-terapian komunikazioaren indarra.
- Barne-borroka eta autoezagutza.