Iñurri

a

Zaintzaile eta senideentzako
talde terapia

Minbizia duten pertsonen zaintzaileentzako laguntza taldea, gaixotasuna jasaten ari diren pertsonen zaintzaileei zuzendutako espazio bat da, emozio-laguntza, orientazio eta tresna praktikoak eskaintzeko diseinatua

Minbizia duen norbaiten  zaintzaile izatea erronka handia izan daiteke, eta askotan bakardade sentimenduak agertzen dira. Etengabeko zaintzak, neke eta desgaste emozional, fisiko eta mental handia  ekar dezake, antsietate, tristura, frustrazio eta batzuetan erruduntasun sentimenduak sortuz.

Terapia-talde hau, taldea laguntza-sare bihurtzen da, parte-hartzaileei ulertuak eta bakardade sentsazioa arintzen duen espazio bat eskaintzen diena.

Laburbilduz, minbiziaren gaixoen zaintzaileentzako taldekako terapia baliabide funtsezkoa da, gaixotasun horren pean zaintzaile diren pertsonentzat. Ez da soilik praktika eta emozio laguntza eskaintzen, baita elkarrekin konektatzeko, ulertzeko eta sendatzeko gunea ere, zaintzaileei besteak zainduaz gain, beraien burua zaintzen ikasteko aukera eskaintzen diena.

Ainara Urdapilleta

Ainara Urdapilleta psikologoak gidatutako tailerra. Dolu eta galeretan espezialista, mindfulness eta konpasioan aditua.

• Psikologian graduatua (UNED), osasun eta psikologia klinikoan espezializatua.

• Filologia Klasikoan lizentziatua (EHU).

• Osasun Psikologia Orokorreko Masterra (EHU).

• Psikologia Kliniko Aplikatuko Masterra (Europako Psikologia Aplikatuko Institutua).

• Doluan counseling (IPIR, Dolu eta Galera Institutua, Alba Payásek zuzendua).

• Dolu eta galeren esku-hartzea (IPIR, Dolu eta Galera Institutua).

• Dolu luzatuaren prebentzioa eta esku-hartzea (amaitzen) (IPIR, Dolu eta Galera Institutua).

• Mindfulness espezializazioa (Zaragozako Unibertsitatea, Javier García Campayo).

• Bitartekaritza eta gatazken konponbide ikastaroa (Espainiako Bitartekaritza Elkartea).

Informazio praktikoa

Hasiera data: Taldeko partaideekin adostuko da.

Ordutegia: Ostegunero 17:30-19:30.

Lekua: Iñurriren lokalean (Pauma) Usurbil

Saio kopurua: 10 saio.

Plaza kopurua: 10 (Oraingo taldean sartzen ez direnak itxaron zerrenda batean gordeko dira hurrengo taldeetarako)

Kostua: Iñurriko bazkideentzako 40€. Iñurriko bazkide ez direnentzako 60 € (Berezko kostu erreala 200€ pertsonako)

Landuko ditugun gaiak

  • Zaintzailearen rola.
  • Minbizia eta tratamenduak ulertzea.
  • Estresa eta antsietatea kudeatzeko baliabideak.
  • Autozaintza eta burnout aren prebentzioa.
  • Pazientea eta familiarekin komunikatzeko estrategiak.
  • Laguntza emozionala eta emozioen kudeaketa.
  • Zaintzailearen ongizate fisikoa zainduz.
  • Bakardade eta isolamendua kudeatuz.
  • Heriotza eta dolua gaixotasunaren kontestuan.
  • Etorkizunerako plangintza eta eskuragarri dauden baliabideak.
0
0
Zure saskia
Zure saskia hutsik dagoItzuli dendara
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.