Iñurri

a

Tratamendu osteko
talde terapia

Iñurrien talde terapia ziklo bat jarriko dugu martxan, parte hartzea irekia izango da. Jakina da, prozesu onkologikoan, tratamenduaren osteko garai edo faseak, sufrimendu emozional eta psikologikoa handia eragin dezakela, arrazoi desberdinak direla eta: etapa honetan hain nabarmena den bakardade sentimendua eta gaixotasuneren ondoreneko egokitze psikologiko eta soziala.

Etapa honek gainera, gaixotasun prozesuan zehar eman diren galera guztien hausnarketa eta lantzea suposatzen du. Horretarako sortu dugu diruz lagundutako talde terapia proposamen hau. Talde terapia hau Ainara Urdapilleta Psikologoak gidatuko du.

Ainara Urdapilleta

Ainara Urdapilleta psikologoak gidatutako tailerra. Dolu eta galeretan espezialista, mindfulness eta konpasioan aditua.

• Psikologian graduatua (UNED), osasun eta psikologia klinikoan espezializatua.

• Filologia Klasikoan lizentziatua (EHU).

• Osasun Psikologia Orokorreko Masterra (EHU).

• Psikologia Kliniko Aplikatuko Masterra (Europako Psikologia Aplikatuko Institutua).

• Doluan counseling (IPIR, Dolu eta Galera Institutua, Alba Payásek zuzendua).

• Dolu eta galeren esku-hartzea (IPIR, Dolu eta Galera Institutua).

• Dolu luzatuaren prebentzioa eta esku-hartzea (amaitzen) (IPIR, Dolu eta Galera Institutua).

• Mindfulness espezializazioa (Zaragozako Unibertsitatea, Javier García Campayo).

• Bitartekaritza eta gatazken konponbide ikastaroa (Espainiako Bitartekaritza Elkartea).

Zeintzuk dira helburuak?

• Minbiziarekin bizitzen ikastea
• Autoestima berreskuratzea
• Komunikatzeko trebeziak
• Emozioak erregulaketa- kudeatzea
• Dolu eta galerak prozesu onkologikoan
• Minbizia eta gero..zer?
• Eraldaketa prozesua

Informazio praktikoa

Hasiera dat: Apirila 4 (Aste santuetan geldialdia egongo da.)

Ordutegia: Ostiralero 15:00-17:00

Lekua: Iñurriren lokalean (Pauma) Usurbil

Saio kopurua: 10 saio.

Plaza kopurua: 10 (Oraingo taldean sartzen ez direnak itxaron zerrenda batean gordeko dira hurrengo taldeetarako)

Kostua: Iñurriko bazkideentzako 40€. Iñurriko bazkide ez direnentzako 50 € (Berezko kostu erreala 200€ pertsonako)

0
    0
    Zure saskia
    Zure saskia hutsik dagoItzuli dendara
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.