Iñurri

a

Nor da tribuaren parte?

Minbizia lehen pertsonan bizi duzuen edo bizi izan duzuen pertsonak, eta minbizian oso modu zuzenean lagundu/laguntzen duzuenak. Fasea edozein izanik ere: frogak egiten ari naiz, nire amari lagundu nion bere minbiziaren prozesuan, etab.

Zer emango dizu
tribu honek?

  • Epairik ez, espazio segurua eta taburik gabekoa.
  • Bizipenak  partekatzea eta ulertua eta lagundua sentitzea. Hizkuntza berbera hitz egitea. 
  • Zu zeu izateko eta sentitzeko aukera. Emozio askeak, barrea, negarra, haserrea…
  • Ahalduntze indibiduala eta kolektiboa.

Doakoa

Bidali e-mail bat, deitu eta jakin ez duzula zure historia kontatu beharrik.  Bakoitzaren denborak eta intimitatea errespetatzen ditugu. Zuk erabakiko duzu zenbateraino hartu nahi duzun parte, guk berdin gonbidatuko zaitugu egiten dugun guztira.

Gure ekintzak

Bazkaltzeko geratzen gara edo plan desberdinak egiteko, erretiroak eta tailerrak antolatzen ditugu, minbiziari buruzko informazio interesgarria zabaltzen dugu, gure kanpainetako nahiz ekintza kulturaletako protagonista bilakatzen zaituztegu… Egia esan, gaixotasunaren kaka guztia ahaztera ere irits gaitezke une batzuetan. Minbiziarekin ere, bizirik gaudelako!

0
    0
    Zure saskia
    Zure saskia hutsik dagoItzuli dendara
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.