Iñurri

a

Jantzi eta oparitu zapi solidarioak /

Zapi hauetako bat erosiz gero, minbizia duen pertsona batek ere horrelako zapi bat eta turbante pertsonalizatu bat jasoko ditu. Zapia eta turbante itxia bere beharretara egokituko dira, eta diseinuan parte hartzeko aukera izango du.

Nola lortu zure zapia?

Burusoil bazaude edo zure inguruko pertsonaren batek zapi edo turbante itxia beharko balu, jarri gurekin harremanetan. Modu honetan dohainik jasoko dituzu zure zapia eta turbantea.

Elkarlanetik sortuak

Proiektu honen urtebeteko sortze prozesuaren atzean emakume zoragarriak daude. Sandra eta Ixabelen gomendioak ezinbestekoak izan ziren zapiaren nolakotasuna definitzeko garaian. Biek pasatu zuten bularreko minbizia, eta gaixorik zeuden bitartean zapiak erabiltzen zituzten. Karmelek, @kool_studio ko jostun artistak, beti eskaintzen dio tarte bat Iñurriri, bolondres gisa. Berak josten ditu zapiak, zintak eta turbante itxiak. Azkenik, @munibertsitate ko ikasleak (Amaia, Maider eta Uxue) ere aipatu behar ditugu, beraiek izan baitziren zapia diseinatu ondoren hainbat material eta estanpazio-tailer aztertu zituztenak.

Eskerrik asko, bihotzez.

Minbiziari
besarkada

Gaixotasunari ostikada eman ordez, sentitzen dugun hori besarkatzeko asmoz sortu ditugu zapiak.

Ibilbidean zehar, hainbat gabezi identifikatu ditugu. Gehienetan, zapiak, soildutako buruak estali eta gaixotasuna gurekin bat ez datorren moduan azpimarratzeko sortuak izan direla ikusi dugu. Garestiak eta denontzat eskuragarriak ez izateaz gain, kolore triste eta apalekoak izaten dira gehienetan.

Baina gure kasuan, kanporatu eta ezabatu nahi den egoera baino, gureganatu nahi dugun prozesu bat da. Zelula txar hauek norberaren parte izaten jarraitzen baitute. Eta elkarrekin maitatu nahi genuke guzti hori. Osatu dugun sare hau pixkanaka hazten jarraitzeko.

Zapi hauek, minbizia duten pertsonak eta euren ingurua elkartzeko aukera izan da. Esperientziak partekatu, elkar zaindu eta bestelako gaiak elkarbanatzeko espazio bat.

Eta zuek ere honen parte izatea nahi genuke.

 

— Alazne Arruti Bengoetxea

0
    0
    Zure saskia
    Zure saskia hutsik dagoItzuli dendara