Iñurri

a

Zertan lagunduko nau fisio onkologoak?

Fisioterapia onkologikoa fisioterapiaren barruko espezializazio-arlo bat da, minbiziak eta haren tratamenduek eragindako albo-ondorio fisikoen tratamenduan eta paziente onkologikoen bizi-kalitatea hobetzean zentratzen dena.

Fisioterapiaren adar honek prozesu onkologiko batean dauden pazienteen behar fisiko ugari lantzen ditu, haien funtzionaltasun fisikoa eta ongizate orokorra mantentzen edo hobetzen laguntzeko helburuarekin, gaixotasunaren fase guztietan.

Nola funzionatzen du zerbitzuak?

  • 5 sesioko zerbitzua.
  • Zerbitzua jasotzeko Iñurriren bazkidea izatea beharrezkoa da. Bazkidetza hemen egin dezakezu.
  • Zerbitzua presentzialki jasoko da, Donostian.
  • 80€-ko kostea izango du zerbitzu osoak. Zerbitzu honek duen koste erreala 255€-koa da.
  • “Hitzordua nahi dut” botoia sakatuta galdetegi azkar bat erantzutea eskatuko dizugu.
  • Zure datuak jasoko ditugu eta fisioarekin koordinatuko gara berarekin lehen hitzordua izan dezazun.

Nor da Eugenia Olloquiegui Aristegui?

Euskal Herriko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko 2931 zenbakidun elkargokidea den Eugenia Olloquiegui Arístegui (Donostia-San Sebastián, 1993) mugimenduan eta onkologian espezializatutako fisioterapeuta da.

Fisioterapian graduatua da Gimbernat Unibertsitate Eskolan (2015), Fisioterapia Onkologikoan aditua Salamanca Unibertsitate Pontifikalean, Erreeducación Postural Global aditua Saint-Mont-eko (Frantzia) Terapia Eskola Unibertsitarioan, eta mugimenduan eta ariketa terapeutikoan posgraduatua Reeducortex eta Esitef eskoletan. Pertsonak bizitza bete eta minik gabe bizi daitezen laguntzeko nahiarekin, 2016an sortu zuen Olloquiegui Arístegui Fisioterapia Onkologikoa.

Etengabeko ikaskuntza eta garapena —bai ikastaroen bidez, bai pazienteekin sortzen duen loturaren bitartez— dira bere hazkunde profesionalaren oinarria. Mediazio eta Gatazken Konponbideko Ikastaroa (Asociación Española de Mediación).

0
0
Zure saskia
Zure saskia hutsik dagoItzuli dendara
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.