Iñurri

a

Zertan lagunduko nau nutrizionistak?

Elikadurak funtsezko zeregina du prozesu onkologiko batean, izan ere, organismoak higadura fisiko eta metaboliko handia jasaten du gaixotasunaren eta tratamenduen ondorioz. Fase bakoitzera egokitutako elikadura egoki batek egoera nutrizionala mantentzen, muskulu-masa gordetzen eta desnutrizioa prebenitzen edo murrizten laguntzen du, minbizia duten pertsonengan maiz gertatzen den konplikazioa baita.

Gainera, elikadura-planifikazio egoki batek kimioterapia, erradioterapia edo bestelako tratamenduak hobeto jasaten lagun dezake, nekea, goragalea, gose-galera edota digestio-nahasmenduak bezalako albo-ondorioen intentsitatea murriztuz. Era berean, sistema immunologikoa indartzen laguntzen du, organismoaren erantzuna hobetuz eta infekzioen arriskua murriztuz.

Azkenik, elikadurak ongizate orokorrean eta emozionalean ere garrantzi handia du, bizi-kalitatea, eguneroko energia eta tratamenduari indar eta oreka handiagoz aurre egiteko gaitasuna hobetzen lagunduz.

Nola funzionatzen du zerbitzuak?

  • 4 sesioko zerbitzua da hau.
  • Zerbtizua jasotzeko elkartearen bazkide izatea beharrezkoa da. Bazkidetza hemen egin dezakezu.
  • Online edo presentzialki (Bilbo) jasotzeko aukera egongo da.
  • 20€-koa da sesioko kostua. Zerbitzu honek duen kostu erreala 60€-koa da sesioko.
  • “Hitzordua nahi dut” botoia sakatuta galdetegi azkar bat erantzutea eskatuko dizugu.
  • Zure datuak jasoko ditugu eta nutrizionistarekin koordinatuko gara berarekin lehen hitzordua izan dezazun.

Nor da Josune Ciriza?

Nire izena Josune Ciriza da, eta Giza Elikadura eta Dietetikan diplomatua naiz, 20 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala dut kontsultan.

Pertsonen elikadura-ohiturak hobetzen laguntzen espezializatu naiz, baita haur elikaduran eta nutrizio onkologikoan ere.

Beti jakin izan dut jendea laguntzen lan egin nahi nuela, eta ilusio horrekin jarraitzen dut ordutik, karrera amaitu nuenetik.

0
0
Zure saskia
Zure saskia hutsik dagoItzuli dendara
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.