Iñurri

a

Zertan lagunduko zerbitzu honek?

Zoru pelbikoko fisioterapiak zure prozesu onkologikoan lagun zaitzake gernu edo gorotz-ihesak hobetzen, pelbiseko mina eta orbainak arintzen, sexu-disfuntzioak tratatzen eta ebakuntzaren ondorengo mugikortasuna berreskuratzen. Gainera, gorputzarekiko konexioa indartzen du, mugitzeko beldurra murrizten eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, betiere zure egoerara egokituta eta mediku-taldearekin koordinatuta.

Nola funzionatzen du zerbitzuak?

  • Diruz lagundutako 4 saio izango dira.
  • Zerbitzua Tolosan izango da, Emeki zentroan.
  • Elkartearen bazkide izatea beharrezkoa da. Bazkide egiteko klikatu hemen.
  • 15€-ko kostua izango du sesio bakoitzak. Zerbitzu honek duen kostu erreala 60€-koa da.
  • “Hitzordua nahi dut” botoia sakatuta galdetegi azkar bat erantzutea eskatuko dizugu.
  • Zure datuak jasoko ditugu eta zoru pelbikoko fisioarekin koordinatuko gara berarekin lehen baino lehen hitzordua izan dezazun.

Alazne Apalantza

1948 elkargokide zenbakia.

  • Fisioterapian diplomatua, 2007an, Alfonso X El Sabio Unibertsitatean (Madril).

  • Fisioterapia pediatrikoko graduondokoa, 2010ean, Zaragozako Unibertsitatean.

  • Osteopatia funtzionala (2014-2019), UNED Bergaran, eta neuromiostatika biszerala.

  • Caufriez Concept®, 2019-2020, Escoles Universitàries Gimbernat (Bartzelona).

  • Neuromiostatika Biszerala (E.U. Gimbernat 2018-2019)
  • Ama edoskitzean fisioterapia (Aupale, Madrid 2021)
  • IBCLC edoskitzea akreditazio internazionala (2022)
  • Bigarren Hezkuntzako masterra (Mondragon Unibertsitatea, martxan).
  • Azken 18 urtetan etengabeko formakuntza.

Fisioterapeuta eta hiru seme alaben ama, emakumearen osasunak erakarri nau nire amatasun bidaiaren hasieratik. 2014tik haur eta emakumeen osasun integralean espezializatu eta 2000 familia ingururen bidelagun izan naiz. Ikasketa eta eboluzio prozesu honen baitan sortu zen EMEKI, osasuna, ongizatea eta gizatasunezko bidelaguntza proiektua.

web orria, hemen.

0
0
Zure saskia
Zure saskia hutsik dagoItzuli dendara
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.