Iñurri

a

Norentzat dira zerbitzuak?

Eskaintzen ditugun zerbitzuak osasun sistema publikoaren barruan egon beharko luketeela aldarrikatzen dugu. Hau oinarri hartuta, gure zerbitzuak behar dituen edonori zuzenduta daude.

Gaixotasun honek fisikoki, emozionalki, sozialki eta ekonomikoki astitzen ditu pertsonak. Ahal dugun neurrian astindu honek sortzen dituen ondoroiak erreparatzeko egiten dugu lan. Pertsona guzti hauek gure tribua osatzen dute.

Gure zerbitzuen zerrenda ezagutzera gonbidatzen zaitugu, eskatu informazio beldurrik gabe, laguntzeko prest gaude!

Zer da tribua?

Tribua iñurriek osatzen duten komunitatea da. Minbizia izan zuten pertsonak, minbizia prozesu bat zeharkatzen ari diren pertsonak edo diagnostikoa jaso berri duten pertsonak. Baita ere aipatu berri ditugunen bide lagunak.

Tribuan parte hartzen duten persona guztiak ulertuak, babestuak eta ahaldunduak sentitzea da gure helburua. Zaintzarako espazioa sortzen dugu, epairik gabekoa eta bertan errespetua eta entzute aktiboa bermatzen ditugu. 

Galderarik? izan.inurri@gmail.com         Zalantzarik? 613 448 268

0
    0
    Zure saskia
    Zure saskia hutsik dagoItzuli dendara