Zerbitzuak
Nola lagundu
Denda solidarioa
Kontaktua
Agenda
Premiazko kontaktua
Minbiziaren akonpainamendu eta dibulgazioan ikuspegi feminista batetik eta kolektiboki dihardugun elkartea gara
Elkartean minbizia igaro dutenei, igarotzen ari direnei eta hauen bidelagunei zuzendutako zerbitzuak eskeintzen ditugu, bereziki harrera goxo bat emanaz eta behar duten hori arretaz entzunaz. Beharren arabera diseinatzen ditugu produktu zein zerbitzu ezberdinak: hala nola: fisioterapia onkologikoa, laguntza psikologikoa, nutrizio zerbitzuak, zoru pelbikoko fisioterapia, aholkularitza juridiko eta laborala, etab.
Minbiziaz inguratuta gauden hontan, ezinbestekoa da gizarte kontzientziatu bat eraikitzea, gaixotasun honek biltzen dituen gai tabu ezberdinak landu beharrak daude: dolua, gorputzak, zaintza, sexualitatea… Kultur jarduerak antolatzen ditugu gai hauek zabaldu, landu eta minbiziaren iruditeri kolektiboa eraldatzeko. Kongresua, Iñurri eguna eta hitzaldiez gain, beste proiektu batzuk ditugu martxan kultura munduari lotuak: Bakarrizketa, Erakusketa, Bertso Saioak, Dokumentala eta prozesurako lagungarri izango den gida liburu bat, besteak beste.
Bisitatu gure denda solidarioa 🙂
Egin zaitez bazkide!
Hasierak
2019an jaio ginen, ohartu ginenean ez zegoela minbizia normaltasunez, tabuetatik libre eta zuzenean nahiz zeharka bizi duten pertsonak ahalduntzeko eran lantzeko gunerik.
Orain arteko bideak argi utzi digu premia erreal, urgente eta behar baino ikusezinagoei erantzuten ari garela.
+ 120 zapi eta turbante dohaintzan + 230 pertsona laguntza-sarean + 50 prestakuntza-ekitaldi + 100.000€ baino gehiago ikerkuntzarako
Jantzi eta oparitu
zapi solidarioak
Gure ekintza eta berrikuntzak
Diruz lagundutako zerbitzuak
Osasun sistema publikoak eskaintzen ez dituen (eta beharrezkoak diren) zerbitzuak ematen saiatzen gara, hala nola:
- Fisioterapia onkologikoa.
- Laguntza psikologikoa, talde terapiak.
- Zoru pelbikoko fisioterapia.
- Nutrizio zerbitzua
- Sarea
- Erretiroak
Denda solidarioa
Gure diru-iturri nagusia da denda. Dibulgaziorako ere baliagarri zaigu, gainera, eta gure proiektua babesteko eta gurekin kolaboratzeko modurik errazena da.
Orain arte…
Agenda
Ekitaldi, formazio eta akelarre ugari antolatzen ditugu, minbiziaren errealitatea gure ikuspegitik ezagutarazteko eta gizarteratzeko asmoz. Tribua zabaltzea eta iñurriak ahalduntzea da gure helburua, beraiek baitira ekitaldi hauetako protagonistak.Â
Animatu eta izan parte zu ere!
Iñurritegia
Iñurritegia komunitate irekia da, eta zu ere bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik dihardugun elkartea gara.